Memoria historikoa ikertzeko Gazte Saria

1936an eta ondorengo urteetan hildakoak eta zigortutakoak omentzen dituzte urtero Beasainen.

1936an eta ondorengo urteetan hildakoak eta zigortutakoak omentzen dituzte urtero Beasainen.

Nabarralde Fundazioak memoria historikoaren gaia gerturatu nahi du gazteen artean,  Gazte Saria antolatuta. 30 urtetik beherako gazteei zuzendako lehiaketa da eta memoria historikoaren ikerketa sustatzea eta balioan jartzea da helburu nagusia. Era horretan, Nabarralderen esanetan, «belaunaldi berriek memoriaren transmisioan parte hartzea eta iraganaren ulermenean sakontzea da helburua, gure gizarteak bizi duen akulturazio larriari aurre egiteko eta gure historia ahaztuaren berreskurapenean indarrak batzeko».

Nabarralde Gazte Sariak, beraz, artikulu literario edo ikerketa lan hoberenak sarituko ditu. Lanak euskaraz, gazteleraz edo frantsesez idatz daitezke eta material grafikoz lagundu daitezke. Euskarazko artikulu onenaren jabeak 1.000 euro jasoko ditu, eta gaztelerazko edo frantseseko lanik onenak, beste horrenbeste. Kalitateagatik nabarmentzen diren artikuluak bilduma bakar batean argitaratuko dituzte, Creativ Commons lizentziapean.

Artikuluak jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta aurkezten duenarenak izan beharko dute. Nahi adina artikulu bidal daitezke. Nabarralde Fundazioko erredakzio taldea izango da sariketaren epaimahaia osatuko duena. Epaimahaiak edukiaren eta idazkeraren kalitatea hartuko du kontuan; horrekin batera, «materialaren interesa, memoriaren ikuspegitik, edo sortzen duen eztabaidagatik».

Lanak aurkezteko epea azaroaren 1ean bukatuko da. Sari banaketa, berriz, abenduaren 3an egingo da, Nazioarteko Egunarekin, Nafarroako Egunaren ospakizunekin eta Durangoko Azokarekin bat eginez.

Gazte Sariak lehiaketako oinarriak

Nabarralde Fundazioak Gazte Sariaren lehenengo edizioa antolatu du, 30 urtetik beherako gazteei zuzendua:
Epea. Azaroaren 1a baino lehen bidali behar dira lanak, word (edo antzeko) formatuan, gaztesaria@nabarralde.com helbidera.
Luzera. Lanak 10.000 eta 20.000 karaktere arteko luzera izan beharko du espazioak kontutan hartuta.
Gaia. Artikuluaren gai nagusiak memoria historikoarekin lotura izan beharko du eta Euskal Herria hartuko du ildo nagusitzat.
Informazio gehiago. 948 21 10 57 – nabarralde@gmail.com.
Sari banaketa. Abenduaren 3an izango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>