Hondakinak on bidean

Hondakinak_kitto_

‘Hondakinak kitto’ kanpaina Beasaingo Murumendin.

Ingurumen heziketak ez du etenik Sasieta Mankomunitatearentzat, eta udazken honetan hiru kanpaina berri jarri ditu martxan, hirurak hondakinen murrizketa, birziklatzea eta berrerabilpena sustatu asmoz.

Goierriko ikastetxez ikastetxe dabil Sasietak bultzatutako kanpainetako bat, Hondakinak kitto izenarekin. Bere helburu nagusiak hondakin gutxiago sortzearen garrantziaz ohartaraztea, berrerabilera sustatzea eta birziklatzean sakontzea dira. Azken atal horretan sakontzen du kanpainak, edukiontzi horian biltzen diren hondakinen inguruan zalantza ugari sortzen dira eta. Hala, Goierriko 30 ikastetxeetako 85 ikastalde eta 1.400 ikasle inguru –Lehen eta Bigarren Hezkuntzakoak– gai hori lantzen ari dira azaroan hasi eta urte amaierara arte, informazio saio eta jolasen bitartez.

Beira eta etxeko olioa

Beiraren birziklatzeak ere izan du bere tokia Sasietaren udazkeneko agendan. Honako hauek, herritar orori zuzenduta kalean egin dira. Ecovidrio erakundearekin batera landu du Sasietak ekintza hori Lazkao, Beasain, Ordizia, Urretxu, Legazpi eta Zumarragako azoka egunetan. Triziklo batez lagunduta, ingurumen hezitzaileak  beirazko ontziak gehiago eta hobeto bizklatzeko informazioa zabaltzen ibili dira, Beasain, Urretxu eta Zumarragan kanpaina berezia egiten ari da gainera ostalaritzan.

Etxeko olio erabiliaren gaikako bilketa bultzatzeko informazio ekitaldiak ere egin ditu mankomunitateak kalean, olioa biltzeko enbutuak banatuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>