«Mendiak opari asko ematen dizkit, egunero»

Odilo-Rivela

Ordiziako Majori kiroldegiko zuzendari Odilo Rivela kirol prestatzailea (Beasain, 1978) Seguran bizi da, eta bertako Sanson mendi lasterketa antolatzen aritzen da. «Gaur egun denbora gehiena Majorin ematen dut. Hala ere tarteka anaiari laguntzen diot Sasoianen». Beasaingo Lorea gimnasioan 8 urterekin entrenatzen hasi,  eta 10 aldiz Espainiako Whu-shu txapeldun izatera iritsi zen.. «Emaitzekin baino, egindako lagunekin eta bizitako esperientziekin gelditzen naiz». Gaur egun ez du Whu-shuan aritzeko denborarik, baina, «eskularruak eta zakua garajean ditut oraindik… batek daki». Mendi lasterketetan ere parte hartzen du Rivelak: «Entrenatzen gozatzen dut, eta mendiak opari asko ematen dizkit, egunero, entrenatzen dudan bakoitzean».

Zein zaletasun dituzu?
Kirola orokorrean eta mineralak ere bai. Geologo izan behar nintzen, baina…

Pelikula bat.
Dany the dog.

Musika talde bat.
Azkenaldian entzundako hoberena Urko Agirreren taldea izan da.

Abesti bat.
Manex semearen The final countdown-en bertsioa.

Janari bat.
Majoriko tabernan astelehenetan prestatzen duten arroza.

Edari bat.
0’0 zuritoa gasarekin.

Oporretarako leku bat.
Altea, zalantzarik gabe.

Amets bat.
Majori kiroldegiaren erabateko berrikuntza. Ordiziarrek merezi dute.

Zeri diozu beldurra?
Medikuen orratzei.

Zerk sortzen dizu irribarrea?
Xiker seme txikia barrez hasten bada denok kutsatzen gaitu.

Goierriko txoko bat.
Oamendiko punta, duen bailarako ikuspegiagatik. Eta Otatza sagardotegia.

Herriko alkate bazina…
Lasai egon daitezke segurarrak, ez naiz inoiz aurkeztuko!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>