«Oparirik bereziena… ea zer dakarren aurten Olentzerok!»

Idiakez-1

Ingenieritza ikaslea, dantzaria eta dantza irakaslea da Manex Idiakez (Lazkao, 1997). Bost urterekin hasi zen Oin Arin dantza taldean; «12 urte nituenean taldeko mutil bakarra izanik, Beasaingo Aurtzakan hasi nintzen, eta harrezkero bi taldeetan jarraitu dut». Gaur egun ere bera da Lazkaoko dantza talde nagusian mutil bakarra. «Egia esan ez naiz ezberdina sentitzen, nahiz eta kanpotik begiratzen dutenek garrantzia eman, ni bat gehiago besterik ez naiz».

Idiakez-2Dantza bat.
Xuletinoa.

Zein zaletasun dituzu?
Dantza eta mendia, lagunekin bada hobe.

Pelikula bat.
Shutter island.

Liburu bat.
Michael Morpurgoren War Horse.

Musika talde bat.
Green Valley.

Abesti bat.
Los Zopilotes Txirriaos-en Herri zatituak.

Janari bat.
Piper beteak.

Edari bat.
Garagardoa.

Oporretarako leku bat.
Pirinioetako edozein txoko.

Amets bat.
Izan nuuun… Eztizkoooo amets bat!

Jaso duzun oparirik bereziena.
Ea zer dakarren aurten Olentzerok!

Zerk sortzen dizu irribarrea?
Txiste txarrek.

Goierriko txoko bat.
Aizkorri.

Herriko alkate bazina…
Festetako soka-dantzaren entseguetan abantaila izango nuke.

Lazkaon biziko ez bazina…
Oin Arinen ez legoke mutil dantzari heldurik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>