«Alavesen jokatzea pixka bat gogorra egiten zaidan arren, gustura nabil»

Aroa_Saez_de_Egilaz

Aroa Saez de Egilaz (Zerain, 2001) Batxilergoko lehendabiziko maila egiten ari da Lazkaon. Ikasketekin batera uztartzen du, baina, bere afizio handienetako bat: futbola. Dioenez, haurra zenetik datorkio futbolerako zaletasuna. Pasa den urteko udan Alaves taldearekin hasi zen jokatzen, 2. mailan. Entrenamenduen erritmoa eta 2. mailan jokatzearen exijentzia «pixka bat gogorra» egiten zaion arren, gustura dabilela aitortu du. Etorkizunean futbolean jokatzen ikusten du bere burua, «zaila den arren». Jokatzeaz gainera, 6. mailako haurrak entrenatzen ditu.

Zein zaletasun dituzu futbolaz gain?
Musika entzutea eta bidaiatzea.

Liburu bat?
Correr o Morir.

Musika talde bat?
Egurra Ta Kitto.

Abesti bat?
Oroitzen, Egurra Ta Kittorena.

Janari bat?
Amonaren indabak.

Edari bat?
Ura.

Oporretarako leku bat?
Mendi ingurua; Pirinioak, adibidez.

Goierriko txoko bat?
Oamendi, dituen bista politengatik.

Jaso duzun oparirik bereziena?
Familiarekin egindako AEBetara bidaia.

Zeri diozu beldurra?
Pertsona faltsuei.

Zeraingo alkate bazina?
Herritarren arteko harremana hobetzen saiatuko nintzateke.

Zerainen biziko ez bazina?
Mendi inguruan dagoen edozein herri euskaldunean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>