Bakailao gorritua

bakailaoa

Osagaiak

(4 lagunentzat)

  • 400 gr bakailao
  • 2 tipula
  • 2 patata
  • 4 arrautza

Prestaketa

Ivanka Sevdina sukaldariak Portugalen ikasi zuen bertan hain ezaguna den bacalhau dourado edo bacalhau a bras  errezeta prestatzen.

Lehenik patatak oso fin ebaki behar dira, lasto patata erara. Frijitu eta gorde.

Dadotxoetan txikitutako bakailaoa zartaginean egin eta hau ere gorde.

Zartagin berean, bakailaoaren zukua baliatuz, juliana eran zatitutako tipula egin behar da, ondo gorritu arte.

Tipulari bakailaoa eta patata batzuk gehitu, baita irabiatutako arrautzak ere. Nahaski zukutsu bat lortu arte egin.

Aurkezpena

Bakailaoa molde batekin atera platerera, eta gainetik patatekin apaindu.

Gabiriako ‘klasikoa’

Goierriko jatetxe klasikoa bihurtu da Gabiriako Korta. Inaxio Soraluzeren gidaritzapean, Lontxo Ormazabal gabiriarra da bertako sukaldaria. Jatetxe handia da, eta jantoki zabaleko beirate bikainetatik bista ikusgarriak daude.

Jateko orduan, sukaldaritza tradizionala da Kortan lantzen dutena, beti ere kalitatezko lehengaietan oinarritua. Baina, ukitu berritzaileagoa emateko, saiatzen da aldian-aldian plater berriak kartan sartzen.

Kortan itsaskia bizirik edukitzen dute bertako haztegietan, prestatu behar duten unera arte. Honela, bi lagunentzat marisko jana 88 euroan zerbitzatzen dute.
Itsaskiez gain, Kortako txuletak arrakasta handia izaten du. Ivanka Sevdinak egiten dituen urdaiazpikodun kroketak, berriz, inguruko onenak direla esaten da.

Astearteetan jatetxea itxi egiten dute, asteko jai eguna dutelako Kortan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>