Hiri Galduak: ‘Kalifornia’

Josu Calvo musikari zumarragarrak 2017an martxan jarritako Hiri Galduak proiektua, bidea egiten ari da. Harekin batera, Aitor Carrasco, Aitor Urteaga eta Joseba Laskurain musikariek osatzen dute taldea. Iazko irailean argitaratu zuten Paititi diskoa, eta harrezkero kontzertu ugari eman dituzte, azkena, Urretxuko Poligrafo Fest jaialdian. Orain, Kalifornia abestiaren bideoklip berriarekin datoz. Sarraldeko entsegu lokaletan, Labeaga aretoan eta Legorretako Herri Antzokian grabatutako irudiekin osatu dute. Grabaketa eta muntaketa, Gattiken etxeak egin ditu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>