«Kirola eguneroko bizitzan beharrezkoa dudan zerbait dela sumatzen dut»

Garazi-Lorenzo-4

Igerilarien entrenatzailea eta triatleta da Garazi Lorenzo (Ordizia, 1989). Igeriketa bakarrik egitea pisutsua egiten zitzaionez, triatloiak dituen beste kirolak praktikatzera animatu zen. «Egunero zerbait desberdina egiteak motibatuta mantentzen nau». Lorenzoren bizitza kirola da, «epe motz zein luzerako helburuak kirolarekin lotuak ditut eta eguneroko bizitzan beharrezkoa dudan zerbait dela sumatzen dut».

Igeriketa, txirrindua ala oinezko lasterketa?
Igeriketa.

Lasterketa bat.
Donostiako hiru hondartzetako korrikako lasterketa.

Ze zaletasun dituzu?
Cross-Fita eta psikologiarekin zerikusia daukan edozein gai.

Janari bat.
Amak egiten dizkidan arkume hankak barazki saltsarekin.

Edari bat.
Ardo zuria.

Pelikula bat.
Richard Oribe, al otro lado de las medallas film laburra.

Liburu bat.
James Rhodesen Instrumental.

Abeslari bat.
Sam Smith.

Abesti bat.
The sound of silence, Simon & Garfunkel-ena.

Oporretarako leku bat.
Punta Paloma.

Amets bat.
Pertsona zorteduntzat dut nire burua, nire ametsa haurrekin egiten dudan lana baita. Agian, epe luzera, igerilariren bat Espainiko txapeldun izatea.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Eskuz egindako panpin bat, ni neu izango banintz bezalakoa.

Zerk sortzen dizu irribarrea?
Pertsona oso alaia naiz, eta esnatu berritan ere irribarrez jaikitzen naiz.

Goierriko txoko bat.
Lazkaomendi.

Ordizian biziko ez bazina…
Galiziako herri txikiren batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>