«Selektibitatearekin presio handiagoa espero nuen, baina ez da horrela izan»

Zuhara_Arotzena

Selektibitatea egin berritan, Interrailarekin Austria, Txekiar Errepublika, Polonia, Hungaria, Kroazia… bisitatuz dabil Zühara Arotzena mutiloarra (Beasain, 2001). Oraindik zalantzak baditu ere, datorren ikasturtean administrazio publikoko gradua egiteko asmoa du. Ikasleentzat garai zaila izaten da batxilergoko azken hilabetea  eta selektibitatea. «Uste nuena baina errazagoa egin zait. Presio handiagoa sentituko nuela uste nuen, baina azkenean, ez da horrela izan. Orain emaitzen zain nago…». Batxilergoarekin, «aro on eta interesgarri» bat bukatu berri du. «Lagunez inguratua egon naiz. Gustuko gauzak egiteko denbora izan dut. Irakasleek ere laguntza asko eskaini digute, eta sentsazio onekin uzten dut San Benito atzean». Hemendik aurrera, berriz, «lagunak egitea, karrera interesgarria izatea eta ongi pasatzea» espero du.

Ze zaletasun dituzu?
Musika entzutea eta irakurtzea.

Janari bat.
Itsas zapoa.

Edari bat.
Patxarana.

Pelikula bat.
La vida es bella.

Liburu bat.
Toti Martinez de Lezearen Isilpean gordea.

Musika talde bat.
Zoo.

Abesti bat.
Rotten XII-ren Deus vs Femina.

Oporretarako leku bat.
Zuriza.

Amets bat.
Kyotora bidaiatzea.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Filipinos pakete bat.

Goierriko txoko bat.
Mutiloako presa.

Herriko alkate bazina…
Garraio publikoa hobetuko nuke.

Mutiloan biziko ez bazina…
Bartzelonan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>