Santa Fe festak Zaldibian

Zaldibiako_festak_2018

Urriak 4, ostirala:

  • 18:30: Mondejua prestatzeko osagaien bilketa eginez, kalejira Olaldetik plazaraino, herriko txistulariekin, dantzariekin, erraldoiekin eta Gauerdi txarangarekin.
  • 19:00: Iztueta Dantza Taldearen saioa, plazan.
  • Ondoren: Jaien hasiera eta aldarrikapena; Iztueta Dantza Taldeko dantzariekin, herriko txistulariekin eta Gauerdi txarangarekin, plazan.
  • Ondoren: Kalejira herrian zehar, Gauerdi txarangarekin eta buruhandi eta erraldoiekin.
  • 20:00: Plazan, mondejuak dastatzeko aukera izango da.
  • Afalondoan: Gauerdi txaranga ibiliko da tabernaz taberna.
  • 23:30: McOnak taldearen kontzertua.
  • 01:00: Dantzaldia Gabenara musika taldearekin.

Urriak 5, larunbata, Kuadrillen eguna:

  • 12:00: Taldekako Sega Ekitaldia, Mugertzako zelaietan.
  • 13:00: Kuadrillen kalejira, Jun Da Jo txarangarekin.
  • 14:30: Kuadrillen bazkaria herriko plazan. Txartelak herriko tabernetan daude salgai, urriaren 2ra arte.
  • Bazkalondoan: Jun Da Jo txarangak girotuta, kuadrillen arteko jokoak eta kalejira.
  • 20:30-21:30: Dantzaldia Tximeleta taldearekin.
  • 20:30-21:30: Dantzaldia Tximeleta taldearekin.
  • 21:00-01:00: Botiltzarra programa. Aisialdian alkohola edatearen arriskuak murrizteko esku hartzea. Kalean alkohola edaten ari den jendearengana hurbilduz.
  • 23:30: Dantzaldia Tximeleta taldearekin.
  • Egunean zehar: Indarkeria sexistarik gabeko gune informatiboa (Emagin). Zaldibiako herritar guztiak indarkeria sexistari buruz kontzientziatzeko eta iritziak eta bizipenak jasotzeko gunea.

Urriak 6, igandea, Santa Fe eguna:

  • 10:00-12:00: II. Goierriko Xake Jaialdiaren amaiera.
  • 11:00: Herriko txistularien diana.
  • 11:00: Meza.
  • 11:45: Jone Uria eta Aitor Mendiluze bertsolarien saioa.
  • 12:00: Uria eta Mendiluze bertsolarien eta herriko trikitilarien saioa herrian zehar.
  • 12:00-14:00: Aniztasunaren eta elkarbizitzaren topaketak, Etxekonekoak elkartearen eskutik, plazako pilotalekuan.
  • 17:30: Mozorro festa eta haurren jaialdia. Haurrek kanturako, musika tresnak jotzeko… duten abilezia erakutsiko dute.

Urriak 7, astelehena:

  • 11:00: Zaldibiako Pilota Eskolako pilotarien partidak.
  • 11:30: Toka, Beti Gazte elkartearen eskutik.
  • 12:00: Zezenak eta pottokak.
  • 12:00: Hamaiketako jubilatuentzat.
  • 13:30: Haurrentzako bazkaria, plazan. Haur bakoitzak bere ogitartekoa eraman beharko du eta arduradun batekin joan beharko da. Postrea eta edaria Guraso Batzordeak jarriko ditu.
  • Ondoren: Haurren jolasak.
  • 17:00: Zirika Zirkus taldearen eskutik, Egun on sikiera ikuskizuna.
  • 19:00: Herriko trikitilari eta panderojoleen saioa.

Urriak 11, ostirala, Mozorro gaua:

  • 19:00: Esku-pilota partidak. Lehen partida: Patri Espinar (Usansolo) – Maddi Mendizabal (Zaldibia) / Miren Larrarte (Bidania) – Maider Mendizabal (Anoeta). Bigarren partida: Beñat Azketa (Beasain) – Aitor Elizegi (Zaldibia) / Titin III.a – Merino II.a.
  • 20:00: Ttek elektrotxaranga.
  • 23:30: Ziribulio Sound taldearen kontzertua.
  • 01:00: Mugi Panderoa taldearekin dantzaldia.

Esku-pilota jaialdi erakargarria antolatu du urriaren 11rako pilota elkarteak

Zaldibiako_festak_2018(1)Denetariko urteak joan dira Zaldibian festetako pilota partiden inguruan. Izan dira profesionalik gabeko partidak jaietan, baita unean-unean pilotaren gorenean zeudenak bildu dituztenak ere. Aurten erdibideko jaialdia antolatu dute pilota elkarteko kideek, bi partida binaka, bata neskena bestea mutilena. Bietan herriko pilotariei egin diete lekua. Urriaren 11n, ostiralez, jokatuko dira partidak, 19:00etan hasita. Sarrera doan da, eta taberna zerbitzua ere eskainiko dute elkartekoek.

Patri Espinar usansolotarra Maddi Mendizal zaldibiarrekin arituko da lehenengo partidan, Miren Larrarte (Bidania) eta Maider Mendizabal beteranoa (Anoeta) aurkari dituztela. Emakume Pilotarien Elkartea sortu berria dute udan, emakumeen pilota sustatu, kudeatu eta egituratzeko. 80 pilotari federatuk osatzen dute.

Titin III.a kantxan ikusteko aukera

Afizionatu mailan aritzen diren Aitor Elizegi zaldibiarrarentzat eta Beñat Azketa beasaindarrarentzat –aita zaldibiarra du– partida erakargarria izango da festetakoa. Ohituak daude elkarrekin jokatzera, baina ez parean izango dituzten pilotarien aurka lehiatzera. Bi beterano, Titin III.a eta Merino II.a izango dituzte aurkari, Garfe enpresa errioxarrarekin aritzen diren pilotari profesionalak biak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>