«Ez dut nahi ametsik faltatzea, ametsak baitira bizitzaren funtsa»

Aiert-IzagirreUdaz geroztik Zeraingo Ostatuko arduraduna da Aiert Izagirre sukaldaria (Segura,1977). Ilusioz beteta ekin dio bide berriari, «eta esker onez izan dugun harrera onarekin». Horra iritsi aurretik Donostiako Branka eta Lierniko Mujika izan ditu langintza ikasteko eskola. Orain erronka berria du Zerainen, bakarka hegan egitea, «ardura gehiagorekin, baina nire sukaldaritza eginez».

Nolakoa da zure sukaldaritza?
Sasoikoa eta bertako produktuetan oinarritua.

Ze zaletasun dituzu?
Sukaldaritza.

Zein plater duzu prestatzeko gustukoena?
Sasoiko barazkiak.

Eta jateko?
Marmitakoa.

Laguntzeko zein edari?
Txakolina.

Pelikula bat.
Ben Hur.

Liburu bat.
Sukaldeko edozein.

Abeslari bat.
Benito Lertxundi.

Abesti bat.
Txoria txori.

Oporretarako leku bat.
Itsasoaren ondoan dagoen edozein.

Amets bat.
Ez dut nahi ametsik faltatzea, ametsak baitira bizitzaren funtsa.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Momentu egokian emandako besarkada bat.

Goierriko txoko bat.
Zeraingo Ostatua.

Herriko alkate bazina…
Ez nuke balioko alkate izateko.

Seguran biziko ez bazina…
Itsasoari begira edozein tokitan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>