Txekor azpizuna foiearekin eta Porto saltsarekin

Azpizuna

Osagaiak

Saltsa iluna (pertsonako)

  • 0,05 kg tipula
  • 0,025 kg azenario
  • 0,3 porruren zati berdea
  • 0,15 kg hezur
  • 0,025 litro ardo beltz
  • 0,5 litro ura edo salda

Porto saltsa

  • 0,5 litro Porto ardoa
  • Azukrea
  • Hondo iluna
  • Maizena irina

Azpizuna

  • Txekor azpizuna
  • Foie freskoa
  • Porto saltsa
  • Gatza

Prestaketa

Saltsa iluna

Hezurrak labean sartu 20 bat minutuz, 250 gradutan. Ondoren, hezurrek askatzen duten koipea kendu, barazkiak gehitu eta, berriro ere, labean sartu beste hamar minutuz.

Kazola batean hezurrak eta barazkiak ardoarekin eta ur edo saldarekin egosten jarri, ordubetez. Ordubete pasatakoan, iragazi eta gerorako gorde.

Porto saltsa

Porto ardoa azukrearekin irakiten jarri eta bor-bor hasten denean su eman behar zaio. Aurretik egin dugun saltsa iluna eta Maizena irina gehitu. Sutan gutxitzen utzi, saltsa lodi xamarra bihurtu arte.

Azpizuna

Txekor azpizuna plantxan bi aldetatik gorritu, foiea ere berdin egin, eta platerera ateratzeko prest legoke.

Platerean

Zerbitzatzeko garaian, azpian azpizuna jarri, horren gainean foie zatia eta gainetik Porto saltsaren busti.
Azkenik, gainetik Maldon gatz pixka bat gehitu eta jateko prest legoke.

Josu Landa

Josu LandaAurten egingo ditu 10 urte Ezkioko kaskoan dagoen Argindegi ostatuaren arduradun bezala Josu Landa 39 urteko zumarragarrak.

Barazkirik finena?
Orburuak.

Arrainik goxoena?
Erreboiloa.

Haragirik gustukoena?
Txekor azpizuna.

Otordu bat ondo bukatzeko?
Pantxineta.

Ardo zuri bat?
Txakolina.

Eta beltza?
Urteko Arabar Errioxakoa.

Derrigorrezkoa duzun ongarria edo espeziea?
Piper beltza.

Zein duzue Argindegiko kartetan plater izarra?
Txekor azpizuna foiearekin.

Zein sukaldari miresten duzu?
Hilario Arbelaitz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>