«Azkenaldian Izaro oso gustura entzuten dut»

Aitor_Zuriarrain

Aitor Zuriarrain (Idiazabal, 1976) irakaslea da Mondragon Unibertsitatearen Ordiziako Ingeniaritza fakultatean. Koronabirusa dela eta, eskolak online ematen ari dira. «Egutegia eta ordutegia mantentzen saiatzen ari gara, baina aurrez aurre lan egitea baino zailagoa da. Baina, tira, gutxienez ikasturtea aurrera ateratzeko aukera ematen digu». Bizikletan ibiltzea gustatzen zaio, batez ere mendikoan, eta Idiazabalgo txirrindulari lasterketen antolaketan parte hartzen du. «Ekainerako mendiko bizikleta proba bat antolatu behar genuen eta zail ikusten dugu. Gazte mailako txirrindularien lasterketa eta San Blas jaitako proba herrikoia ere antolatzen ditugu». Azken hori hiru aldiz irabazi du.

Gustuko txirrindularia?
Markel Irizar. Batez ere, bere izaeragatik.

Gustuko lasterketa?
Azken urteetan egin dudan Eusko Bike. Kanpezun antolatzen dute. Bai ingurua eta bai proba oso ederrak dira.

Zer gosaltzen duzu?
Fruta (gehienetan kiwia), tostada marmeladarekin eta zerealak esnearekin.

Zerk eragiten dizu barregura?
Seme-alabek.

Liburu bat.
Ken Follet idazlearen Los pilares de la tierra.

Abeslari bat edo musika talde bat.
Azkenaldian Izaro oso gustura entzuten dut. Batez ere, Paris abestia.

Pelikula bat.
El señor de los anillos.

Egin dizuten opari bereziena.
Laua jatetxean egindako bazkari bat.

Goierriko toki bat.
Atxurbi mendia.

Idiazabalen biziko ez bazina…
Ikaztegietan, nire emaztearen herria delako. Bestela Goierriko beste edozein herri txikitan biziko nintzateke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>