Orratzen birak

Oier_FernandezOier Fernandez • Beltza kolore

Dentistarekin hitzordua 11:10ean, jarraian seme-alabak jaso behako ditut eskolan 12:15ean… Eta iratzargailuak goizeko 07:00etan jo dit… Non joan zait goiza…? Aiama! Arratsaldean haurrak eskolan utzi ostean, pilateseko lagun batekin geratuta nago kafea hartzeko… Hau da bizia… Baina dena ez da hemen bukatzen, nire agenda amaigabean milaka eginkizun geratzen zaizkit egiteko.

Hau al da nik nire egunei eman nahi diedan egitura? Alde batetik bestera, bestetik hona… Baina benetan eman behar al diet egitura bat nire egunei? Erlojua jaiotzetik eramaten dugun osagarria da. Robotak bagina bezela kaso egiten diogu. Agian orratz madarikatu horiek ematen dituzten birak, beste gauza baterako erabili beharko genituzke…? Bira bakoitzeko amets bat agian? Edo desio bat bete bira bakoitzean?

Jendearen jarrerak aztertuta, bada keinu bat guztiok egiten duguna. Urteekin aldatzen joan den keinua. Duela ez horrenbeste urte, eskumuturrari bira txiki bat ematen genion erlojuari erreparatzeko. Gaur egun, ordea, gure gain kontrol osoa hartu duen tramankulu horren pantailara begiratzen dugu. Bai, telefonoa. Azkenean presazko gizarte batean bizitzearen ondorioak jasan beharko ditugu. Denon lana da, erloju geratuen iraultza hasi besterik ez da egin!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>