Gaixotasun neurodegeneratiboen eragina

Kresala_logopediaNahia Arzelus, Ainhoa Mujika, Amaia Sadornil • Kresala logopedia (Beasain)

Logopedek prebentzio, detekzio, ebaluazio, diagnostiko eta tratamendu lanak egiten ditugu ahots, hizketa, lengoaia (ahozkoa eta idatzia), entzumen, komunikazio, arnasketa eta irensketa zailtasun edo arazoetan. Gure lanarekin jaio berri batek, ume batek, gazte batek, heldu batek, aitona-amona batek izan ditzakeen beharrei erantzuten diegu.

Azken hauetan zentratu nahi dugu gaurkoan. Giza gorputzak aldaketak jasaten ditu bizitzan zehar. Heldutasunera iristen hasiak gaudenean gaztetako gaitasun berdinak ez ditugula ohartzen gara, hauek gutxitzen joaten baitira. Aldaketa horiek naturalak dira. Baina burmuinak ere aldakuntza ezohikoak izan ditzake, eta ondorioz gaixotasun neurodegeneratiboak agertu daitezke. Adibidez Alzheimerra, Parkinsona, Esklerosi Anizkoitza edo Alboko esklerosi amiotrofikoa. Horiek lengoaiaren arloan eragina izaten dute.

Bestalde, gaitz baskular edo istripu baten ondorioz ere burmuineko lengoaian enkargatuak diren guneetan lesioak gerta daitezke, esaterako Afasiak.

Gaixotasun neurodegeneratiboak

Zer dira gaixotasun neurodegeneratiboak? Gaixotasun hauek garuneko Nerbio Sistema Zentralean eragiten dute. Horien ezaugarria burmuineko zonalde konkretu batzuetan neuronen galtze progresiboa da.

Aurretik aipatutako gaixotasun neurodegeneratiboak sendatzeko tratamendurik ez badago ere, diziplina anitzeko erantzukizun batekin eboluzioa moteldu dezakegu.

Kresala taldea osatzen dugunok etengabe gure ezaguera eguneratzen gaude, ahalik eta ebaluazio osatuena zein interbentzio hoberena eskaintzeko. Jakin ezazue hemen gaituzula, laguntzeko prest gaude.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>