«Ausa-Gaztelu da nire gustuko mendia»

Lierni_Iztueta

Lierni Iztueta Ordizian jaio zen, baina Araman bizi da. Kanpo Merkataritzako goi mailako zikloa egin zuen eta hainbat tokitan lan egin du. Egun Ordiziako ikastolako jangelan egiten du lan.

Zeintzuk dira zure zaletasunak?
Mendian eta bizikletan ibiltzea.

Gustuko mendia?
Ausa Gaztelu. Enirio-Aralar orokorrean.

Bizikletan ibiltzeko toki bat?
Lizarra inguruan bide ederrak daude.

Gustuko liburua?
Dolores Redondoren Baztango trilogiako liburuak oso gustura irakurri ditut. Toti Martinez de Lezearen Y todos callaron ere asko gustatu zait.

Pelikula edo telesail bat?
Asko gustatu zaidan azken pelikula Erlauntza da.

Musika talde bat edo musikari bat?
Zea Mays. Iazko Ordiziarrock jaialdian ikusi nituen azkenekoz.

Abesti bat?
Izarren hautsa.

Kolore bat?
Urdina.

Oporretarako toki bat?
Lizarrako kanpinera joateko ohitura dut, familiarekin. Oso gustura joaten gara bertara.

Zer gosaltzen duzu?
Lanegunetan, esnea zerealekin. Asteburuetan, berriz, ogi xigortua marmeladarekin.

Zein da jaso duzun opari bereziena?
Gaztetan aitak kanpin denda bat oparitu zidan eta kanpin denda horrekin lotutako oso oroitzapen onak ditut. Gazte garaian asko erabili nuen.

Araman biziko ez bazina, non biziko zinateke gustura?
Beste herri txiki euskaldun batean.

Aramako alkatea izango bazina…
Herritarren parte hartzea bultzatu beharra dugu. Herrigintzan lan egiteko motibazioa piztu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>