Komeni al da ariketa aerobikoa egitea?

Ainitze_JauregiAinitze Jauregi • Oreka fisioterapia zentroa (Segura)

Ohikoa da pazienteak lesio edo  minen bat sentitzean, fisioterapeutarengana jotzea. Gehienetan, saio gutxiren ondoren osatuak suertatzen dira, eta berriro ere bekatu berdinean ez erortzearren, gehienek proposamen onak izaten  dituzte pentsamenduan: luzaketak  egin, kirola egin, tartean mantenu tratamenduren bat egin fisioterapeutarenean…

Behin osatzean, ordea, berriro hain  sarri minik ez izateko jarduera osasungarri bat izan behar zuenak, intentsitate handiko ariketa izatera pasatzen da,  adibidez aerobic-a edo zumba.

Beti ez, baina sarri gertatzen da, mota horretako kirol taldeak,  adin tarte eta esperientzia denbora ezberdineko pertsonez osatzen direla.

Esperientzia handiko kirolariek ez  dute intentsitate moteleko ariketarik  nahi izaten, eta arazoa, hasi berrientzat  izaten da, besteen erritmoa jarraitu nahian, behar ez diren esfortzuak egiten dituztenean. Taldeko 20-25 urteko  gazteak, ziurrenik, hasi berria izan arren, laster lortuko du besteen parean  izatea, baina 50-55 urte ingurukoak,  oraindik inolaz ere heldua izan gabe,
koordinazio gaitasun berdina ez duelako, artrosi punturen bat edo beste izan  dezakeelako… orokorrean ezingo du berdin erantzun. Eta erantzuteko saiakera horretan, sarri gertatzen da lesioa egitea. Kirol mota hori, alaia da, musikaz lagundua, izerdi asko ateratzea eragiten duena (batzuen ustez horregatik  azkarrago  argaltzen laguntzen du)… eta  tentazio handikoa beraz, baina oso  kontuz egin beharrekoa ere bai.

Ordubeteko paseoa ere kirola da

Ez nuke ariketa mota horien aurka  egin nahi, baina gure egunerokoan, asko dira holakoetan egindako gehiegikerien ondorioz lesionatu eta artatu beharrekoak.

Kirola egitea osasungarria eta gomendagarria da, ezer egin gabe baina  askoz hobea, baina kirola egitea, egunero ordubeteko paseotxoa ematea ere bada.

Alegia, arnasa aire librean hartu, inguruko parajeez gozatu, egunean zehar  pilatutako tentsioak uxatu eta erlaxatuz alegia,eta garrantzitsuena, osasunari batere kalterik egin gabe, kirola egitea da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>