Eli eta Bea Perez Baztarrika • Xarmanki edergintza (Urretxu)
Kosmetikako gaiak gordeta ditugun armairuko produktuak berrikusi eta aldatu edo egokitzeko garaia da. Garbiketa produktuak berrikusten hasiko da gara lehendabizi. Ondoren, hainbat aholku edo jarraibide jarraitu beharko genituzke, aurpegi osasuntsua izan dezagun.
Larruazalaren garbiketari dagokionean, ez garbitu larruazala ur hotzez edo beroz, larruazala narritatu edo kongestionatu dezaketen kontrasteak saihesteko. Izan ere, muturreko tenperaturek estres termikoa sortzen dute gure larruazalean, eta horrek kongestio eta narritadura gehiago eragiten ditu.
Bestetik, aukeratu xaboirik gabeko produktuak, garbiketa leuna egiten dutenak, eta azala oso lehorra badugu, urarekin kendu behar ez direnak.
Eguneroko tratamenduak
Eguneroko tratamenduetan garai eta egoera bakoitzera egokitu behar ditugu kosmetikako gaiak. Neguan, gure azalak ehundura aberatsak eta babesleak erabiltzea eskertzen du. Beraz, saiatu egunero erabiltzen dugun kremak aktibo oso hidratatzaileak eta emolenteak izan ditzan. Bestetik, testura krematsuak gogoko ez baditugu, egunean zehar testurarik arinena aplikatu, eta tratamendu osoena gauerako gorde.
Begiak eta ezpainak ahaztu gabe
Hotzaren malkoak dituen guneren bat baldin badago, zalantzarik gabe, hori begiena eta ezpainena da. Beraz, ez ahaztu egunero baltsamo bat jartzea egunean zehar, behar duzun beste aldiz.
Begi inguruari dagokionez, bilatu ehundura krematsuagoak dituzten kremak, batez ere goizean. Horrela azala elastiko eta babestuta mantentzen lortuko dugu.
Profesionalekin hitzordua
Garai ona da edertasun zentroan hitzordua hartzeko. Udan, eguzki-erradiazioa oldarkorragoa denean, egin ezin diren tratamendu horiek egiteko aprobetxatu dezakegu negua. Orain, azalean kontrako efektuak eragiteko beldurrik gabe, hainbat tratamendu egiteko une egokia da: orbanak, azidoekin birsortze sakona… besteak beste.