«Boluntario talde indartsu baten laguntza dugu»

Ander-GarmendiaAurreko larunbateko Zaldibiako Mendi Lasterketan antolatzaile eta parte hartzailea izan da Ander Garmendia Oiarbide (Zaldibia, 1995). Orokorrean lasterketa oso ondo joan zela dio. «Lantalde bikaina dago, bakoitza puzzleko funtsezko pieza da. Eta boluntario talde indartsu baten laguntza dugu». Berak lasterketa luzean hartu zuen parte, «esperientzia bikaina izan zen etxeko mendietan zehar dortsal bat jantzi izana».

Ze zaletasun dituzu?
Naturako edozein kirolaz gozatzea, ondoren garagardo goxo batekin.

Pelikula bat.
The Dawn Wall (Tommy Caldwell).

Liburu bat.
Bajo los cielos de Asia (Iñaki Otxoa de Olza).

Musika talde bat.
Kase. O.

Abesti bat.
Elurretan (Itoiz).

Oporretako leku bat.
Asko! Furgonetan, eta konpainia ona den bitartean.

Zer gosaltzen duzu?
Jogurta, oloa, fruta eta paxekin. Ogi txigortua urdaiazpiko eta ahuakatearekin eta kafea.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Momentu gogorrenetan ingurukoek emandako indar eta maitasuna.

Inoiz ahaztuko ez duzun egun bat.
Asko! Bai onak eta txarrak.

Amets bat.
Aurpegira arteko elur hautsetan eskiatzea.

Bizitzako plazer txiki bat.
Maite dudan jendearekin otordu goxo bat elkarbanatzea.

Goierriko txoko bat.
Osinberde.

Zaldibian biziko ez bazina.
Natura eta herri-giroa duen herri batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>