Landarlan Ingurumen elkarteak aurten ere Ibaialde programan parte hartu du. Ikerketa gune bezala Ordiziako sarreran, Urdaneta kalean, dagoen Oria ibaiaren zatia aukeratu dugu, Malkasko zubitik hasi eta iturria dagoen arteko tartean zehazki.
Gizakiaren eragina
Uraren analitikak emaitza onak eman ditu
Urak kudeatzeko kolektoreak uraren egoera fisiko-kimikoa asko hobetu du. Hala ere, hiru parametro negatibo izan ditugu: uhertasuna (uraren gardentasuna), bakterio koliformeak eta pHren balioa. AHTren lanak direla eta, Mariaratzetik datozten urek uhertasunean eta pHan eragina dute. Bakterio koliformeak gorotz kutsaduraren adierazleak dira. Berez ez dute osasun kalterik sortzen baina beste mikroorganismo eta birus presentzia potentziala adierazten dute. Nonbait ur fekalen isurketa egon dela ondorioztatu dezakegu.
Biodibertsitatea
JAKIN BEHARREKOAK
- Laponia eta Indonesiako basoen aldeko garaipenak: Helsinkin finlandiar gobernua eta Sami herriaren arteko gatazkaren amaiera sinatu da, samiek elur-oreinak bazkatzeko eskubidearen aldarrikapen historikoaren alde. Akordioaren bidez, baso borealaren 80.000 ha ebakialdi industrialetik kanpo geratuko da. Era berean, Unilever enpresak (Kit Kat -en ekoizlea) palma olioa Sinar Mas enpresari erosteari utzi dio, Indonesiako oihanen deforestazioaren arduraduna delako.
- ‘Amigos de la Tierra’ elkarteak Afrikako goseteak handituko direla aurreikusi du. Palma, artoa eta azukrea ekoizteko oihanak suntsitzen ari dira eta produktu hauek bioerregaiak egiteko landatzen dituzte. Gainera, oinarrizko elikagaiak garestituko dira, herrialde aberatsentzako bioerregaiak ekoiztuz, bertako elikagaiak murriztuko baitira.
- Orduñako Udalak, Bizkaiako Foru Aldundiak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak elkarlanean arituko dira Rana dalmatia igela babesteko.
- Otsoa berriz Katalunian. Quercus aldizkariak argitaratu duen ikerketa baten emaitzak dira. Orain dela 70 urte ikusi zuten azken aldiz otsoa Katalunia. Iparraldean agertu da berriz otsoa Alt Urguelen, Berguedan, Ripollesen…