Maiz antzean nahasten ditugu. Nola behar dute? Ea ondorengo egoerek ulertzen laguntzen duten…
1. egoera: Anek eta Josunek ezkontza berean egin dute topo. Elkar ikustean barrez (negarrez ere izan zitekeen) hasi dira, bataren soinekoa bestearen berdina dela jabetzean (bi soineko, berdin-berdinak).
2. egoera: Aneri izugarri gustatu zaio Josunek aurreko larunbateko ezkontzara eramandako soinekoa. Anek ezkontza izango du larunbat honetan bertan eta Josuneren soinekoa eraman nahi du soinean. Honek utziz gero, soineko bera eramango du (soineko bakarra).
Bera hitzak badu, bestalde, beste zeregin bat: aurreko hitzak adierazten duena azpimarratzea. Horrelakoetan aurreko hitzak ere hartzen du deklinabide-marka. Adibideak:
a) Aurreko astean Donostiako alkatea izan genuen Ordizian. Datorren astean ere bera izango dugu. Hau da, alkate bera* (aurrekoan etorri zena) etorriko da atzera.
Eta horrela: sukalde berean sartu zen (aurrekoan sartu zen sukalde berean, eta ez beste batean), kale 0 joango gara (aurrekoan joan ginenetik)…
b) Aurreko astean Donostiako zinegotzi baten bisita izan genuen Ordizian; datorren astean, ordea, alkatea bera etorriko da. Hori ohorea, hori!
Eta horrela: alkatearekin berarekin hitz egiteko aukera izango da, alkateari berari galdetuko diogu, sukaldera bertara sartu da eskalea (sarrerako atea ireki eta sukalderaino sartu ez da, bada!), kalean bertan saltzen dute droga hori (ez dugu diskoteketara eta horrelako lekuetara joan beharrik hori ikusteko)…
*bera edo berbera!
ZUZENDU, BEHAR IZANEZ GERO…
- Markel kapusai berdina jantzita etorri da aste osoan.
- Irakasleak beti gauza berdina esaten dugu.
- Hil berdinean ezkondu ziren bi bikote horiek.
- Pello Errota eta Txirrita alkandora (alkondara) bera jantzita joan ziren bertso-afari horretara.
- Goierritik bertatik pasako omen da aurtengo Tour-a.
OHARRA: Azkena izan ezik, denak gaizki! Laugarrengoan bi alkandora gutxienez izango ahal ziren!