Iñigo Igartza
Bankuko langilea
Kaixo aitatxoooooouuu, zertan ari zara?
– Egunon Marina, egunkaria irakurtzen.
– Aitatxoooo ta zertarako?
– Ba berriak jakiteko.
– Aaaaaa eta … ez al dira atzokoak?
– Ummmm… Marina? Zer nahi duzu?
– Nik… zer izan nahi duzu handia egiten zarenean aitatxo?
– Nik? Ummm uste dut jada handia naizela.
– Eeeeez aitatxooo, andereñoak dio handitzen garenean badakigula zer nahi dugun eta gai garela garrantzitsua zer den jakiteko. Helduek badakitela denboraz gozatzen eta independienteak direla beren erabakietan.
– Ummmm… eta zergatik diozu ni ez naizela?
– Aitatxooo! Zergatik pasatzen dituzu bi ordu atzoko zaharrak irakurtzen egiten duen eguraldiarekin? Zergatik erosten dituzu kotxe aldizkariak kotxe berria dugunean, eta, jada, zergatik aldatu nahi duzu? Zergatik pasatzen duzu asteburua telebistari so?
– Baina Marina, aste gogorra izan dut!
– Ez dakit aitatxooo! Ez dugu elkar ikusi, oso berandu etorri zara lanetik. Baina, zer egiten duzu hainbeste ordutan? Zertarako? Ezin duzu gurekin arratsalde bat pasa?
– Baina lana garrantzitsua da.
– Eta gu? Eta zu?
– Baina dirua behar da …
– Beste kotxe bat erosteko? Eta armairuetan kabitzen ez diren arropak erosteko?
– Eta jateko, eta lasai bizitzeko eta…
– Baina aitatxoooo, zu lasai bizi al zara? Astean zehar ez duzu bizitzarik eta asteburua eserita ematen duzu. Noiz jolasten duzu?
– Begira Marina. Zure hiru lagun hartuko ditut adibide. Demagun Telmo txinatarra dela, Urki europarra eta Markel amerikarra. Urkik, Telmo txinatarrari erosten dizkio jostailuak eta Txinan lana sortzen da. Orduan Telmok, Markeli kotxeak eta oporrak erosten dizkio, eta Markelek Urkiri arropa eta beste beharrezko gauzak. Horrela dirua eta lana banatzen da, eta denok bizi gaitezke.
– Baina aitxooo, denek zuk bezainbat ordu lan egiten badute, ez da denontzako lanik izango, ezta? Eta gainera, zer gertatzen da nire beste lagunekin? Zer egiten dute beraiek? Non bizi dira? Afrikarrak al dira beste lagunak ?
– Ummm ba egia esan, denek gu bezela egiten badute ez dago denontzako. Denon artean sortzen denaren %65-a, pertsonen %2-ak du, eta beste denen artean %35-a.
– Baina aitatxooo! Zergatik gara horren gaiztoak? Eta horrenbeste gaizto al dago munduan?
– Ups! Beno, guk egiten ez badugu, beste norbaitek hartuko du gure lekua. Mundua horrela sortu dugu eta gero eta gehiago eskatzen dugu, baita geure buruari ere.
– Aitatxoooooooooo! Eta zertarako gehiago? Nik behar ditudan baina jostailu gehiago ditut, eta berdin litzaidake banatzea. Ez dut gehiago nahi.
– ….?
– Aitatxoooooo! Mila esker. Orain badakit zer izan nahi dudan handia egiten naizenean.
– Zer?
– Ez dut zuek bezelakoa izan nahi. Nik denbora nahi dut, eta gozatu, eta nire lagunekin denbora pasa, eta zuekin eta amamarekin, eta pasiatu eta ipuiak irakurri eta Donostiara trenean joan, lehengusuekin jolastu, eta zuek baino gutxiago lan egin, nire lagunek ere lan egin dezaten… eta…
– Ummm horrek decrecimiento esan nahiko luke. Gutxiago sortu, eta era berean langabezia gehiago. Orduan,soberan geundeke munduan eta merkatuak itxiko lirateke (edo ez), eta horren poderioz barne ekoizpena areagotu eta… baina lasiago bizi gintezke, eta banaketa normalizatuko litzateke. Filosfia horrekin, ekoizpenak, etekinak eta irabaziak ez lukete horrenbeste garantia, eta bizitza.. bizitza litzateke eta… ño! Lennon-ek zera esan zuen: «Bizitza, beste zerbaitetan gauden bitartean pasatzen den hori da». Eta gaitera, horrenbeste lan egiten al dut? Ezin al dut denbora gutxiagoan egin eta lehenago bukatu?
– Aitxoooooo…?????
– Arrazoi duzu! Joango al gara Urbiara pintxoa jatera?
– …? baaaaaaaai!
– Marina?
– Bai aitatxooooo?
– Badakit zer izan nahi dudan handitzen naizean.
– Zer aitatxo?
– Zure aitatxo izan nahi dut!
– … ???????????
– Maite zaitut Marina. Mila esker.