Lontxo Ormazabal Etxeberria (Gabiria,1976) 16 urtekin hasi zen Korta jatetxean lanean; handik gutxira elektrizitate ikasketak utzi, eta buru belarri sartu zen sukaldaritzan.
Norentzat prestatuko zenuke bazkari bat?
Umore onarekin datorren edozeinentzat.
Eta zein menu jarriko zenioke?
Ikusi egin behar, baina, intxaur tarta behintzat emango nioke.
Zaletasun bat.
Bertsolaritza. Entzuteko bakarrik bada ere.
Liburu bat.
La cocina vasca.
Musika talde bat.
Il Divo.
Abesti bat.
Titanic pelikulako, Celine Dionen My heart will go on.
Janari bat.
Ostrak, cava on batekin lagunduta hobe.
Edari bat.
Ardo beltza.
Oporretarako leku bat.
Itsasoa duen edozein, Karibea ez da leku txarra.
Amets bat.
Lortzen dudanean jakingo da, ez bait da ezinezkoa.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Nire ezkontza eguna.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Egun hura, ezkontza eguna, bizi izan genuen bezala bizitzea.
Gorroto duzuna.
Udan sukaldean egiten duen beroa.
Goierriko txoko bat.
Gabiria.
Herriko alkate bazina…
Biztanle guztiak gustora izango nituzke… Posible al da hori?
Gabirian biziko ez bazina…
Orain bezalaxe, ahalik eta ondoen bizi behar.