Ormaiztegiko Iris dendan lan egiten du Nerea Magallanesek (Ormaiztegi, 1982), eta orain gutxi tren zubiaren 150. urteurreneko argazki lehiaketa irabazi du. Horrelako lehiaketa batean parte hartzen duen lehen aldia izan da, lagun kutuna eta familia arteko lehia medio. Espero ez arren, gustora jaso du lehen saria.
Argazkiak ateratzeko txoko kutuna.
Basoa.
Argazki digitala ala analogikoa?
Biak, bakoitzak bere abantailak ditu.
Zaletasun bat.
Eskulanak.
Pelikula bat.
El día de la bestia, Alex de la Iglesiarena.
Liburu bat.
Dan Brown-en edozein.
Musika talde bat.
Skunk D.F.
Abesti bat.
Icaro.
Janari bat.
Patata tortilla.
Edari bat.
Ardo beltza.
Oporretarako leku bat.
Cañada Rosal (Sevilla, Espainia).
Amets bat.
Bizi osoan zoriontsua izatea.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Alabaren jaiotza.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Argazki kamera.
Gorroto duzuna.
Gezurrak.
Goierriko txoko bat.
Larraitz.
Herriko alkate bazina…
Komentariorik gabe.
Ormaiztegin biziko ez bazina.
Finlandian.