Bullying -a denboran zehar mantentzen den planifikatutako eta nahitako erasoa da, […] eta nagusitasun-menpekotasun eskema ezarrarazten duena erasotzaileak biktimaren gainean». Jose Maria Aviles Gaztela eta Leongo STE sindikatuko Lan Osasun arloko arduraduna (HikHasi, 2004).
Ciberbullying-a, berriz, IKT ingurune batean ematen den berdinen arteko jazarpena bezala definitzen da, mehatxuak, makurkeriak eta haur batzuetatik besteetara doazen irainak izaten dituzte (INTECO 2009).
Bi kasuetan antzekotasun bakarra, berdinen arteko abusua ematen dela da; modu oso desberdinean ematen dira eta jatorria, abordatzeko estrategia eta ondorioak oso desberdinak dira. Anonimatuak, egindako mina zuzenean eta berehala ez sumatzeak eta sarean existitzen ez diren rolak erabiltzeak ciberbullying-a benetako arazo bihurtu dute.
Ciberbullying-ak hartzen dituen formak eta moduak oso aldakorrak izaten dira. Batez ere, erasotzailearen ezagutza informatikoen araberakoak izaten dira. Biktimari mina edo lotsa arazten dioten argazkiak, datuak Interneten argitaratu eta bere ingurukoei zabaltzetik hasita, haurraren posta kontuko pasahitza lortuz bere identitatea erabili, edo mehatxu mezuak bidaliz, honela biktimari estutasun maila handia sortuz.
Ciberbullying-aren ondorioak larriak izan daitezke: estresa, antsietatea, apalkuntza, haserrea, nekea, ezintasuna, bere buruan konfiantza galera, errendimendu jaitsiera, erabat mindutako auto-estimua. Epe luzera, berriz: izaera aldaketak, erlazioetarako arazoak, bakardade sentimendu sakona, etsipena, arazo obsesiboak, depresio-arazoak.
Oso zaila izaten da ume bati ciberbullying-a jasaten ari dela antzematea. Egunero 15 minutuko tartea izan beharko genuke gure umeekin hitz egiteko. Zer moduz dagoen jakin eta berarekin komunikatzeko. Komunikazio jarraitua izatea lortuko bagenu, gauza onak zein txarrak kontatu ahal izango dizkigu eta gurekin kontatu dezakeela jakingo du. Irakasleekin ere harreman zuzena izatea ezinbestekoa da. Ciber-jazarleak eskola ingurukoak izaten dira normalean. Bere ohituretan eta portaeretan aldaketak dauden behatzea garrantzitsua da, erasoak jasaten ari den haur bat tristeago egongo da, gauzak egiteko gogo gabe. Posible da baita kritiken aurrean errazago haserretzea edo jateari uztea.
Internet edo mugikorren bidez ematen den erasoa denez, gailu hauek uzten zaizkienean zein programa edo orritatik dabiltzan jakitea beharrezkoa da. Kontrol handiegia ezarri gabe; jakin behar dute ez dutela erabateko askatasuna horretarako. Garrantzitsua da, baita ere, ordenagailuaren aurrean dituen portaera aldaketak aztertzea.
Seme-alabaren gogo-aldartea ikustea besterik ez daukagu. Haurra ezagutzen badugu berehala sumatuko dugu zerbait pasatzen zaiola. Bat-batean nota txarrak ateratzen hasten bada, horren atzetik dagoen arrazoia zein den jakin beharko genuke, alfertzen ari dela pentsatu ordez.
Gogoan izatekoa: pertsonak gara dagoen birus informatikorik okerrena.Gurasoek eta hezitzaileek adin txikikoei Interneteko atzipena errazten diegu askotan nekea edo moda dela medio. Denek ez ditugu ordenagailuan haurren ekintzak monitorizatzen. Haurrekin hitz egitea ezinbestekoa da. Ordenagailua etxean denen aurrean izan behar da. Denuntzia aukera badagoela argi izan.
Eta garrantzitsuena: jazarpena jasatearen kulpa ez da zurea. Ez diozu egoera honi zuk bakarrik aurre egin behar. Gogoratu arazoa ez zarela zu. Erasotzaileak duela arazoa. Ingurukoak zurekin izatea nahi duzun bezala izan zaitez ingurukoekin. Laguntza behar duenari lagundu eta zuk laguntza behar duzunean norbaitek lagunduko zaitu.