Joxerramun Munduate Arruabarrena (Ataun, 1954) Atauniker kultur elkarteko kidea da. Elkarte honen helburu nagusia galtzear den herriko kultur ondarea jasotzea, antolatzea eta herritarrei itzultzea da. Egunerokotasuna duten gaien inguruko hitzaldiak ere antolatzen dituzte.
Zein zaletasun dituzu?
Kirol pixka bat egitea: mendira joatea eta txirrinduan ibiltzea.
Liburu bat.
Joxan Artzeren azken bi poema liburuak: Heriotzaren ataria dugu bizitza eta Bizitzaren atea dukegu heriotza. Patxadaz irakurtzeko bi liburu gomendagarri.
Musika talde bat.
Euskal musika jarraitzen dut. Ez dok amairuk 50 urte bete behar dituela eta, grabazio batzuk entzuten ari naiz etxean.
Abesti bat.
Xalbadorren heriotzean. Xabier Leteren hitz neurtu paregabeak dituelako.
Janari bat.
Arrain kutsukoa den zerbait.
Edari bat.
Ura.
Oporretarako leku bat.
Pirinioak.
Goierriko txoko bat.
Lazkaomendiko balkoia oso polita da.
Amets bat?
Ez dut amets berezirik.
Zure bizitzako egun bereziena.
Azken bolada honetan, lana utzi nuen eguna. Ekarri zuen aldaketagatik.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Denak dira eskertzekoak.
Gorroto duzuna.
Ez dut ezer gorroto.
Ataungo alkatea bazina…
Hori ez da nire kalkuluetan sartzen.
Ataunen biziko ez bazina…
Aralarren.