Elkarrizketa hau Yago Abhelaar kazetariak egin zion Anthoy Millerri Life, Science and Evolution aldizkarirako.
Anthony Miller Stanfordeko unibertsitateko mikrobiologo ospetsua da, eta gripearen inguruko alertari buruz galdetuta, hauxe erantzun zuen: «Begira, danok dakigu Gabonak pasa eta gero gripe eta hotzeri gehiago izaten dela, urtea bereziki hotza izan, ohikoa baino epelagoa izan edo haizetsua izan. Ez ahaztu horrelako prozesuetan emozioek duten garrantziaz; Gabonak elkartzeko egunak dira, konpromisoz beteak, eta askotan, bestela egingo ez genukeena egitera behartuak sentitzen gara. Horrek guztiak gaizki sentiarazten gaitu, ultzerazioak sortzen ditu goiko arnasbideetako mukosetan, eta aipatu konpromiso horiek amaitzen direnean, sendatze prozesua hasten da: mukosa horiek handitu egiten dira bere onera etortzeko, eta orduan gripe, hotzeri eta antzekoak agertzen dira».
«Orduan –jarraitu zuen kazetariak– zer esan nahi duzu, zoriontsu izango bagina, maitasunetik urruti eta hipokrisi nahiz xantaia emozionaletik gertu dauden egoera horiek eragotziko bagenitu, ez genukeela gripe edo hotzeriarik izango?».
Miller: «Horrela da».
Kazetaria: «Baina, zer gertatzen da gripe hori sortzen duten birusekin? Zuk deskribatutako egoera horietan gure sistema inmunea ahuldu egiten al da? Eta alderantziz, emozionalki indartsu gaudenean infekzioa eragozteko gai al da?».
Miller: «Egia esan ez da horrela… Horrelakoetan agertzen diren birus eta bakteriek egiten duten bakarra da mukosa horiei bere onera etortzen lagundu… Ez izan hainbesteko beldurrik mikrobioei, milioika urte daramate gurekin elkarbizitzen; gaizki transmititu den sinismena baino ez da, denboran zehar aldatu ez dena interes komertzialak tarteko… Ez ahaztu osasuna negozioa dela».
Kazetaria: «Zer esango zenieke sinisten ez dizutenei beren medikuek eta hedabideek kontrakoa esaten dietelako?»
Miller: «Ez dut inor konbentzitu nahi, hori ez da nire lana. Nire lana da mikrobio bakoitzak ehun bakoitzean modu jakin batean eragiten duela eta gizakiaren bilakaeraren bidean, egokitze-errreakzioak eragiten dituztela aztertzea. Bakoitzaren sinismenak bakoitzarenak dira… Lurra laua zela ere pentsatzen zen… Lehenago edo geroago jendeak ulertuko du».
Kazetaria: «Eskerrik asko doktore».
Miller: «Plazerra izan da, eta ez ahaztu gure egiteko bakarra zoriontsu izatea dela, eta ez denei gustua egitea, orduan gu ere ez baikara zoriontsu izango».