BiTarteanen bonuak salgai
Ekainaren 20ra bitartean gastatzeko 50 euroko bonuak salduko dituzte Zumarragan eta Urretxun. Bezeroak 40 euro ordainduko ditu. Nortasun agiriaren zenbakia eman behar da bonua erosteko garaian. Bezeroak erosketa berean nahi dituen baleak truka ditzake.