Mari Karmen Goiburu • Zabale (Ordizia)
Bizi garen garaiotan, elikadurak eta, batez ere, elikatzeko moduak garrantzi handia du gure osasunarentzat. «Osasuna ahotik sartzen da» edo «jaten duguna gara» esaldiek definitzen dute askoren asmoa bizitza osasuntsuago baten alde.
Zabaleren helburua da nutrizioaren ikuspuntutik aholkuak ematea, elikadura-ohiturak hobetzeko eta dieta pertsona bakoitzari egokitzeko, haren ezaugarrien eta nutrizio-beharren arabera. Pisu-tratamenduak dira ohikoenak, baita kirolarientzako dietak eta dietoterapia ere (patologiak).
Obesitatea gradutan defini dezakegu GMIaren arabera (gorputz-masaren indizea): GMI = pisua (kg)/altuera (m2). Pisu maila horrela neurtzen da:
- 18,5 baino gutxiago= pisu eskasa.
- 18,5:-24,9= pisu normala.
- 25:-26,9= 1. graduko gehiegizko pisua.
- 27-29,9= aurreobesitatea.
- 30= 1 motako obesitatea, eta hortik aurrera, 2,3 eta 4 motakoa.
Hauek dira jarraibide garrantzitsuak: egunean 5 otordu egitea, dietan ura sartzea (egunean 4-8 edalontzi), jarduera fisikoren bat egitea, dietak askotarikoa izan behar du, monotoniarik gabe, eta horrela emaitza positiboa lortzen bada. Hobe da janaria labean, lurrunetan edo plantxan prestatzea. Poliki jan eta elikagaiak ondo murtxikatu behar dira. Beste aholku batzuk honako hauek dira: orduen artean bereizketarik egin gabe ez pikatzea, edari alkoholdunak gutxiago hartzea, azukreak eta elikagai koipetsuak ez hartzea.
Adin kritikoetan elikadura-ohiturak oso garrantzitsuak dira. Nerabeak ordenarik gabe jaten badu, kaltetuta ateratzen da, baina elikadura-jarraibide batzuk ikasten baditu, bere gorputzak eskertuko dio.
Beti ez gara gure eguneroko dieta antolatzeko gai, aholkularitza profesionala da aukerarik onena.
Elikadura-dietak ez die stop esan nahi ahosabaiko plazerei. Ondo jan daiteke dieta eginez.