Irailaren 17tik urriaren 4ra Ataungo I. Natur Zikloa antolatu du Otsotarrak elkarteak natura-ondare aberatsari balioa eman eta ezagutarazteko helburuarekin. Elkarteko kidea da Amaia Aierbe (Ataun, 1972). «Lurrari lotutako ekoizpen eredu iraunkorra, kontsumo eredu jasangarria, elikadura burujabetza eta biodibertsitatearen babesa bultzatzen dituen elkarte bat gara».
Natur aldetik herri aberatsa al da Ataun?
Oso aberatsa. Lurren %75 Aralarko Parke Naturalaren barruan daude, eta horiek, aldi berean, Europako Kontserbazio Bereziko Eremu izendatuak daude. Habitat mota asko ditugu eta horrek bioaniztasun handia suposatzen du.
Ze zaletasun dituzu?
Orokorrean kirola, eta bereziki, mendizaletasuna.
Pelikula bat.
Memorias de Africa.
Liburu bat.
Garazi Goia eta Goizane Landabasoren 1.362 km euri.
Musika talde edo abeslari bat.
Konfinamenduan berreskuratu ditut Inmaculate Fools eta Ismael Serrano.
Abesti bat.
Bi ditut oso kuttunak, Benito Lertxundiren Gure bide galduak eta Doctor Deseoren Corazon de Tango.
Oporretarako leku bat.
Pirinioetako edozein txoko galdu.
Zer gosaltzen duzu?
Normalean garaiko fruta, eta kafea esne pixka bat, olo maluta eta haziekin.
Bizitzako plazer txiki bat.
Itsasoan igeri egitea edo elurretan eguzki goxoa aurpegian sentitzea.
Goierriko txoko bat.
Ataungo Sastarri.
Ataunen biziko ez bazina…
Naturaz inguratuta egon eta jende jatorra dagoen edozein herri txikitan.