Khadim Fall Senegalen jaio zen, 1994. urtean iritsi zen Goierrira, Bruselatik. Iritsi berritan gertatu zitzaiona kontatu du: «Alokatzeko pisu bat zegoela eta galdetzera joan nintzen. Txirrina jo eta atea zabaldu zuen pertsonak, 50 pezeta eman zizkidan. Esan nion, ez nenbilela diru eskean, alokatzeko zegoen etxeagatik galdetzeko nengoela baizik». Pisu bila zebilela beste gertaera bat ere izan zuen: «Agentzia immobiliario batera joan nintzen, Ordizian alokagai zegoen pisu batengatik galdetzeko, eta arduradunak erantzun zidan, jabeak ez zuela ez beltzik ez marokoarrik nahi». Ez zen besoak gurutzatuta geratu, eta herriko alkatearengana jo zuen, egoeraren berri emateko., eta harekin hitz egin ondoren segituan lortu zuela alokairuko etxe bat. Gehitu du, garai hartan, edozer behar zuenean, lagun goierritar bati laguntza eskatzen ziola. Ondoren, euskara ikasi eta bidea asko erraztu zitzaiola.
Erreportaje osoa irakurtzeko: https://goiberri.eus/2021/02/12/migrazioa-ez-da-arazo/