Daniela Ponce Nikaraguan jaio zen 1974an, eta 2008an utzi zuen jaioterrira Donostiara etortzeko. Duela 13 urtetik Zaldibian bizi da. Zaintza lanak egiten ditu. Kontatzen du etorri aurretik ziur zekien gauza bakarra «gogor lan egitera» zetorrela zela. Iritsi aurretik, etxebizitza lotuta zuen, «Donostian gela bat nuen alokatuta». Lana bilatzeko, lan poltsetan izena eman zuela kontatzen du, eta orokorrean, jendeak oso jarrera ona izan zuela berarekin. Caritasera ere jo zuen lana bilatzeko, eta Caritasen bidez etorri zen Zaldibiara. Donostiaren eta Zaldibiaren artean «alde handia nabaritu» zuen. Herri txikia da Zaldibia, «ez dago hirietako anonimotasuna, herritarrek jakinmin gehiago dute». Kontatzen du, aingeru goardako bat izan zuela, eta pertsona horri esker, herrian errazago integratu zela. Euskaraz ez du hitz egiten, baina esaten du hala izanda ere jendeak errespetuz tratatu duela.
Erreportaje osoa irakurtzeko: https://goiberri.eus/2021/02/12/migrazioa-ez-da-arazo/