Ane Beloki Lopez bertsolari eta pilotaria (Legazpi, 1999) Euskal Ikasketetako gradua egiten ari da Gasteizen. Aurten bukatuko du. «Txikitatik interesgarria iruditu zait euskararen mundua. Oso gustura egon naiz Gasteizen. Hiri txikia eta erosoa da. Behar dugun guztia gertu dugu. Datorren ikasturtean Irakaskuntza masterra egin nahi dut».
Zeintzuk dira zure zaletasunak?
Bertsolaritza, esku pilota, euskal dantzak, parranda, lagunekin egotea, barre egitea…
Zein da zure bertsolari kuttuna?
Maialen Lujanbio guztiontzat eredu da, baina bertsolari asko ditut gustuko. Bakoitzak bere ezaugarriak ditu.
Gustuko pilotaria?
Iñaki Artola, Oinatz Bengoetxea eta Patri Espinar.
Pelikula edo telesail bat?
Goenkale zalea izan naiz beti. Oraingoen artean, Merli.
Musika talde bat edo musikari bat?
Joseba Tapia.
Abesti bat?
Besamotza.
Kolore bat?
Urdina.
Oporretarako toki bat?
Conil. Duela bi urte bertan egon nintzen kuadrillarekin. Oso ondo pasa genuen. Egia esan, itsasoa gertu duen edozein toki ona iruditzen zait oporretarako.
Liburu bat?
Antxiñe Mendizabalen Odolekoak.
Zer gosaltzen duzu?
Kafea eta gailetak edo zerealak.
Zein da jaso duzun opari bereziena?
Lagunek egindako bertsoak.
Legazpin biziko ez bazina?
Herri euskaldun txiki edo ertain batean.
Legazpiko alkatea bazina, zer egingo zenuke?
Gazteen beharrei erantzuten eta euskara bultzatzen saiatuko nintzateke.