Antzerki egitarauen garaia bete-betean iritsi da Goierriko eskenatokietara. Beasainen eta Ordizian martxan den Antzerki Garaiari, Urretxu-Zumarragako arte eszenikoen egitaraua gehituko zaie, Txalo taldearen Kottauak antzezlanarekin (otsailak 4). Egun berean, Ttanttakak Semea pixka bat motelago dabil soilik lana (argazkian) aurkeztuko du Ordizian. Eta hilaren 18an, Erre produkzioen txanda izango da, Beasainen, Fake lanarekin.