Legazpiarrek ezin izan zuten Hegialdeko jaien 40. urtemuga behar bezala ospatu, pandemia zela eta. Ordurako prestatuta zituzten hainbat ekitaldi aurten egingo dituzte, ordea. Tartean, bertako taldeekin prestatu duten kontzertua. Bihar arratsaldeko 19:00etan hasita, Antisepsia, Vancouver eta Dulce Castigo taldeek joko dute, Laubide kalean jarri duten eskenatokian.