Ana Merchan • ELA sindikatua
Euskal Herrian ordainduta edo ordaindu gabe egiten diren lanordu guztien %61 zaintza alorrekoak dira, baina lan hori orokorrean gutxietsia eta ikusezina da jendartean. Gainera, bereziki emakumeok egiten ditugun lanak dira. Horregatik, zaintza lanak modu justuan banatzea urgentziazkoa da, gizonek ere euren ardurei eusteko. Zaintza lan profesionalizatuaren alorrean, berriz, irabazi asmoa gailentzen da pertsonen ongizatearen aurretik, eta zerbitzu gehienak azpikontratatutakoak dira.
Horregatik eskatzen dugu zaintza sistema erantzunkidea, publikoa, unibertsala, doakoa eta kalitatezkoa, eta hori guztia posible egiteko, zerga erreforma bat ere bai.
Erreportajea