Eneko Araiztegi Agirre, Segurarra
«2019ko txapelketan bezala, ahal dela udazkenera igarotzea nahiko nuke»
Hirugarrena izango dut nik, 2015ean izan zen lehenengoa. Orduan udaberriko sailkapena ez nuen igaro eta 2019koan udaberrikoa pasatu nuen eta final zortzirenetan bukatu zen gurea, urrian. Aurten azkenekoan egin genuena behintzat egin nahiko nuke. Ahal dela udazkenera igarotzea. Baina ez bagara pasatzen ere, ez da mundua bukatuko. Sailkapenaren formatu berria ondo dago, areto handia hutsik baino hobea da txikia beteta izatea.