June Aiestaran Iparragirre, Beasaindarra
«Egin nahiko nuke ahalik eta saiorik politena, eta ahalik eta gehiena disfrutatu»
Lehenengo aldia da Gipuzkoako txapelketan, 18 urte aurten bete ditudalako. Horregatik, nire helburuak ez dira oso handiak. Besterik gabe, egin nahiko nuke ahalik eta saiorik politena, eta ahalik eta gehiena disfrutatu. Udaberriko sailkapen fasearen formatu berri hau, garen bertsolari kantitate handirako, oso ondo antolatuta dago. Ariketa aldetik, ohiko ariketatik ateratzen garen bakarren bat badago, seiko motza adibidez, baina oro har esango nuke oso ados nagoela.