Maddi Aiestaran Iparragirre, Beasaindarra
«Gustura aritu eta geratu gaitezela. Gero, datorrela datorrena»
Nire bigarren aldia izango da. Esan eta kantatu nahi ditugunak nahi ditugun moduan esatea eta kantatzea lortzen badugu, edo horretara ahal beste gerturatzen bagara, pozik izango gara seguruenik, eta horrek lagunduko du ‘emaitzak’ ere hobeak izan daitezen. Gustura aritu eta geratu gaitezela. Gero, datorrela datorrena. Azken saioan kantatzea tokatu zaigu, eta hurrengo fasera pasatuz gero, astebeteko epean fase berri batean kantatzea tokatuko zaigu.