Maialen Akizu Bidegain, Urretxuarra
«Aurtengo helburua, gorputzaldi ahalik eta onenarekin joatea da»
Hirugarren aldia dut. Azkeneko Euskal Herriko txapelketan kantatzea lortu nuen, baina berez ez nintzen Gipuzkoako txapelketatik sailkatu, baizik eta beste batzuek ezetza esanda. Aurtengo helburua, gorputzaldi ahalik eta onenarekin joatea da, balio izatea bai niri, bai nire inguruari, bai entzuleari. Bertso orok duen helburu minimo edo handi horretara iristea. Formatuaren harira esan, antolatzaileengan konfiantza guztia daukagula, erabakitakoarekin ondo.