Maide Garmendia Jauregi, Zaldibiarra
«Txukun samar egiten saiatu nahi dut eta lasai gelditu egindakoarekin»
Aurreneko aldia dut. Egia esan, txapelketara joatea erabaki nuenean, ez nion nire buruari helburu jakinik jarri. Ahal baldin bada, gustura gelditu egindakoarekin, txukun samar egiten saiatu. Lasai gelditzea saioan bertan egiten dudanarekin. Aurreko formatua ez nuen ezagutu, baina iruditzen zait ona izan daitekeela formatu hau. Saio txikiagoak izango dira areto txikietan, goxoagoak… Lasaitasuna ematen dit niri behintzat formatu txikian egitea.