Odei Lopez Larrauri, Legorretarra
«Bertsolari guztiok bezala, aurten bigarren saio bat ere izan nahiko nuke»
Bosgarren aldia izango da, lehenengoa 2007an izan zen. 2019an lehenengo pasea pasatzeko zortea eduki nuen, eta Gipuzkoako txapelketan bertan kantatzeko aukera izan nuen. Bertsolari guztiok bezala, aurten bigarren saio bat ere izan nahiko nuke. Formatu berria, beste erabaki oso on bat dela esango nuke. Batez ere herri txikiagoetara iristeko. Gainera, lehenengo fasean kantatzen dugun bertsolariok ez dut plazetan asko ibiltzen garenik.