Uxue Fernandez Lasa, Urretxuarra
«Hogei urteren ondoren, bigarren aldiz kantatuko dut Gipuzkoako txapelketan»
Txapelketara bueltatzea bera da niretzat berezia, joango naizela erabakitzea. 2003an kantatu nuen lehen, 19 urterekin; eta 39 urterekin kantatuko dut berriz, hogei urteren ondoren. Aldartea, ingurua eta momentua, faktore asko daude berriro animatzeko. ‘Zergatik ez?’ galderari utzi diot sartzen. Bertso eskolaren segurtasunarekin noa, bertsotan egitera, eta dena ikusgai. Gabirian, Goierrin egokitu zait, eta hori ere kuriosoa suertatu zait, jaioterritik gertu.