Oihane Arriaranek (Zumarraga, 1989) Laborategi Teknikari ikasketak egin zituen eta Zumarragako ospitalean lan egin zuen. Ondoren, haurrentzako arropa denda batean aritu zen, hasieran langile gisa eta ondoren nagusi bezala. Duela bost urte, bere amak erretiroa hartu zuenean, familiaren estankoan lan egiten hasi zen. Iaz berak hartu zuen estankoaren ardura. Gazteagotan Urretxu eta Zumarragako hainbat tabernatan ere lan egin zuen.
Zein zaletasun dituzu?
Familiarekin eta lagunekin planak egitea asko gustatzen zait: egunpasak, bazkariak, afariak…
Pelikula edo telesail bat?
Ez naiz oso zalea, baina duela bi hilabete Netflix hartu genuen eta La casa de papel ikusten ari gara. Asko gustatzen ari zaigu.
Musika talde bat?
Zetak.
Abesti bat?
Zetak musika taldearen Zu.
Liburu bat?
Ez naiz irakurzalea. Aspaldi ez dudala ezer irakurri. Kuadrillako batek, Ane Guerrak, liburu bat argitaratu du eta oraindik ez dut irakurri…
Oporretarako toki bat?
Ezcaray.
Kolore bat?
Laranja.
Zer gosaltzen duzu?
Umeek bezala gosaltzen dut: Cola Cao bat gailetekin. Ez naiz oso kafe zalea.
Inoiz jaso duzun opari bereziena?
Seme-alabak. Oso topikoa da, baina hala da.
Amets bat?
Berdin segitzea. Zoriontsu izaten jarraitzea. Osasunarekin eta ingurukoak ondo egonda.
Bizitzako plazer txiki bat?
Mendian buelta bat ematea, lagun giroan.
Goierriko txoko bat?
Oleta mendia.
Zumarragan biziko ez bazina…
Oso ondo bizi naiz hemen. Ez nuke herriz aldatuko, ezta loteria tokatuta ere. ■