Zumalakarra, Oilakarana (Frangula Alnus Miller Subsp. Alnus)
Erramnazeoen familiako zuhaixka edo zuhaitz txikia, adar mehe eta ia horizontalak, hosto eliptikoak eta lore berdexkak edo horixkak dituena. Fruitua hasieran gorria eta gero beltza den drupa da. Europa osoan hedatzen da, iparraldeko muturrean eta eskualde mediterraneoan izan ezik.
Deskribapena
Zumalakarra hostoerorkorra da. Hosto (20-140 x 10-65 mm) sinple eta eliptikoak ditu, nerbio okerrekin. Hostoen ertzak osoak eta uhinduak dira. Gaztetan azpialde ileduna izaten dute, baina, heltzean, galdu egiten dira.
Oilakarana hermafrodita da. Haren lore txikiak (2-6 mm) adabegietan ateratzen dira, taldeka, eta zuriak dira. Fruitu (5-8 x 5-7 mm) beltz distiratsuak ematen ditu.
Haren azala ia leuna da, eta kolore gorrizta du.
- Ekologia. Soilguneetan, baso-bazterretan, haltzadietan eta oro har leku hezeetan agertzen da. Lurzoru azidoetan ikus daiteke.
- Banaketa. Eurosiberiarra.
- Loraldia. Apirila-abuztua.
- Tamaina. 2 – 6 m.
- Altitudea. 0-900 m.
- Erlazionatutako habitatak. Hariztia, ameztia eta haltzadia.■
Iturria: Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika sailak ondutako Basoak.eus webgunea.