158 biztanle. Itsason 158 lagun bizi dira, erroldatuta. Ezkio-Itsasoko biztanleria osoaren %25,9 da hori. Gipuzkoan, biztanle gutxieneko udalerrien zerrendan 4. postuan geratuko da. Goierrin, Gaintzak bakarrik du gutxiago, 119. Dentsitatea 17,8 biztanlekoa da, kilometro koadroko. 2009tik %8,7 jaitsi da biztanleria. Itsason 97 bizi dira: herrian 31 eta barreiatuta 66; Alegian 48: herrian 21 eta barreiatuta 27; Mandubian 6, eta Matxinbentan 7.
8,86 kilometro koadro. Itsasok gaur egungo Ezkio-Itsasoren azaleraren %41,71 hartzen du. Gipuzkoako udalerri txikienen zerrendan 27. postuan geratuko da. Goierrin badira bederatzi herri Itsasok baino azalera txikiagoa dutenak. Auzoak. Lau gune edo auzo ditu: Itsaso, Alegia, Mandubia eta Matxinbenta. Zozkerak. Garai bateko udal eremu administratiboak – zozkerak– berreskuratu nahi dituzte. Bost dira: Mendialdea, Alegialdea, Madura, Eztalaldea eta Goendegi.
206.954 udal gastu arrunta, eurotan. Itsasoko Udalaren urteko gastu arruntaren %39,9 pertsonal gastua litzateke (80.499 euro); ondasun eta zerbitzu erosketa %27 (56.821 euro) eta transferentzia arruntak %33 (69.635 euro). Ohiko sarrera, guztira 269.529 izango lituzke.
Enpresak. Itsason 14 enpresa daude, horietatik 9 zerbitzuetara dedikatuak. Azpiegiturak. Gi-632 autobideak Itsasoko lurrak zeharkatzen ditu.
Iberdrolaren argindar zentrala ere Itsasoko lurretan geratuko da (zati bat Gabiriako udalerrian dago).
Areriaren sortzaileetako bat izan zen, Arriaranekin batasunean
Areriako alkatetza nagusiaren hasierako herri sortzaileetakoa izan zela Itsaso uste da, 1027an. 1300ean Itsasoko elizaren sarrera nagusia eraiki zuten, aurrez zegoen eliza erromanikoaren gainean. Lehen aipamen idatzia 1399koa da, zerga biltzaile batek foruak urratu zituela eta Gaztelako erregeari kexaka idatzi zutenean. 1461ean, Itsasori Areriako alkate nagusia aukeratzeko ahalmena eman zion Enrique IV.a errege gaztelarrak.
Itsasoren udal autonomia 1525ean handitu zen, Lazkaoko jaunarengandik urrundu zenean. Baliabide ekonomikoak kudeatzeko ahalmena eskuratu zuen. 1692an Arriaran Itsasoren parte izatera igaro zen, eta hala iraun zuen 1927an hura Beasaini batu zitzaion arte. Kurioski, Beasainenak diren Arriaran aldeko mugarriek oraindik Itsasoren ‘Y’ edo ‘I’ hizkiak dituzte zizelkatuta.
Itsaso 1860an irten zen Areriako alkatetzatik. 1962ra arte, udaletxea Goiko Ostatu deitzen dioten eraikinean egon zen. Urte hartan, gaur egungo Ostatura aldatu zuten. Bi urterako. Itsasoko azken alkatea Sarriegi baserriko Joxe Artzelus Gorospe izan zen.