
Irailak 26, ostirala
- 18:00. ‘Inklusioaren aterkia’ artelanaren aurkezpena, Berjaldegi plazan. 2023tik Goierriko zortzi herritako herritarren artean eta eragileek parte hartuta sortutako eskultura da, Itziar de la Granja artistak gidatutako proiektua, eta Dar-dar Produkzioen ‘Arteria’ proiektuaren barnean kokatua.
Irailak 27, larunbata, San Migeletako ospakizuna
- 08:15. 29. Mendi Bizikleta Probarako izen-ematea, udaletxean. 09:00etan irteera. Ibilbidea udalerriaren barruan izango da. Bukatutakoan, opariak zozkatuko dituzte partaideen artean.
- 10:30. Haur jolasak, Antoneneko zelaian (euria baldin bada, karpan).
- 11:45. 33. Toka Txapelketa Herrikoia. Izen-ematea 12:15 arte, gizarte etxean. Sariak: 1. Garaikurra eta arkumea; 2. garaikurra eta legatza.
- Ondoren. 28. Xabin Ezkurdia Harrikalari Txapelketa, Antoneneko zelaian. Sariak: 1. Garaikurra eta harriaren pisua txuletatan; 2. garaikurra eta harriaren pisua odolkitan. Errekorrak: 2.080 gramoko harriarekin: 28,95 metro, Borja Irizar. 1.680 gramoko harriarekin: 31,70 metro, Haritz Maiz; eta 15,73 metro, Amaia Eskisabel.
- 16:00. 33. Mus Txapelketa Herrikoia, eliz atarian. Izen-ematea: 15:00etatik 15:45era. Bikoteko 20 euro. Sariak: 1. Txapelak, garaikurrak, afaria eta sarrera-diruaren %50; 2. Garaikurra, gazta eta %30; 3. Kaxa bat ardo eta %20.
- 17:45. 17. Bikotekako Patata Tortilla Txapelketa, arboladian. Izen-ematea: irailaren 25era arte kultura@ormaiztegi.eus helbidean. Zartaginak eta tresnak udalak jarriko ditu (etxeko zartagina ere eraman liteke). Saria: 1. Afaria Kuko jatetxean, Zumalakarregi Museoko mantalak eta Odolki Egunean epaimahaikide izatea.
- 19:30-20: 45. Karro poteo ibiltaria musikarekin, arboladitik abiatuta.
- 21:00. Herri afaria. Txartelak erosteko epea irailaren 24eko 20:55a arte, edo agortu arte. Internet bidez erosi behar dira, ‘Ormaiztegi App’ aplikazioan. Zenbakituak direnez, erosketa taldeka egiteko eskatu dute. Prezioa: 4,50 euro (odolki eta txorizo pintxoak, edaria, mahaiko tokia eta kantu liburuxka sartzen da). Parrillak eta suak erabilgarri jarriko ditu udalak.
- Afal ondoren. Benta Zaharreko Mutiko Alaiak taldearekin kantu-saio ibiltaria, karpatik abiatuta.