18:00. ‘Inklusioaren aterkia’ artelanaren aurkezpena, Berjaldegi plazan. 2023tik Goierriko zortzi herritako herritarren artean eta eragileek parte hartuta sortutako eskultura da, Itziar de la Granja artistak gidatutako proiektua, eta Dar-dar Produkzioen ‘Arteria’ proiektuaren barnean kokatua.
Irailak 27, larunbata, San Migeletako ospakizuna
08:15. 29. Mendi Bizikleta Probarako izen-ematea, udaletxean. 09:00etan irteera. Ibilbidea udalerriaren barruan izango da. Bukatutakoan, opariak zozkatuko dituzte partaideen artean.
10:30. Haur jolasak, Antoneneko zelaian (euria baldin bada, karpan).
11:45. 33. Toka Txapelketa Herrikoia. Izen-ematea 12:15 arte, gizarte etxean. Sariak: 1. Garaikurra eta arkumea; 2. garaikurra eta legatza.
Ondoren. 28. Xabin Ezkurdia Harrikalari Txapelketa, Antoneneko zelaian. Sariak: 1. Garaikurra eta harriaren pisua txuletatan; 2. garaikurra eta harriaren pisua odolkitan. Errekorrak: 2.080 gramoko harriarekin: 28,95 metro, Borja Irizar. 1.680 gramoko harriarekin: 31,70 metro, Haritz Maiz; eta 15,73 metro, Amaia Eskisabel.
16:00. 33. Mus Txapelketa Herrikoia, eliz atarian. Izen-ematea: 15:00etatik 15:45era. Bikoteko 20 euro. Sariak: 1. Txapelak, garaikurrak, afaria eta sarrera-diruaren %50; 2. Garaikurra, gazta eta %30; 3. Kaxa bat ardo eta %20.
17:45. 17. Bikotekako Patata Tortilla Txapelketa, arboladian. Izen-ematea: irailaren 25era arte kultura@ormaiztegi.eus helbidean. Zartaginak eta tresnak udalak jarriko ditu (etxeko zartagina ere eraman liteke). Saria: 1. Afaria Kuko jatetxean, Zumalakarregi Museoko mantalak eta Odolki Egunean epaimahaikide izatea.
21:00. Herri afaria. Txartelak erosteko epea irailaren 24eko 20:55a arte, edo agortu arte. Internet bidez erosi behar dira, ‘Ormaiztegi App’ aplikazioan. Zenbakituak direnez, erosketa taldeka egiteko eskatu dute. Prezioa: 4,50 euro (odolki eta txorizo pintxoak, edaria, mahaiko tokia eta kantu liburuxka sartzen da). Parrillak eta suak erabilgarri jarriko ditu udalak.
Afal ondoren. Benta Zaharreko Mutiko Alaiak taldearekin kantu-saio ibiltaria, karpatik abiatuta.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea