Komunikazio ez bortitza

Itxaro_Mendizabal

Itxaro Mendizabal

Sentitu al duzu horrelakorik inoiz? Pazientzia agortzen zait! Zergatik ez du kasurik egiten?. Etsita nago eguneroko gatazkekin! Ez dut gustatuko litzaidakeen armonia eta giro ona lortzen!. Nola azaldu dezaket gustatzen zaidana, saririk eskaini gabe?.

«Gau horretako Ramadan-afaria ezin hobea zegoela diote. Giro ederra bezain atsegina arnasten omen zen. Palestinako errefuxiatu kanpamendu bateko denda txiro batean izatea gutxienekoa zen, bertan zeuden jendearen arteko sentsazioak ziren garrantzia zutenak. Norbaitek ikusiko balitu, inork ez luke pentsatuko bi ordu lehenago bertan zeuden bi gizonetako batek besteari ‘hiltzaile!’ deitu ziola Palestinar errefuxiatu talde baten aurrean».

Kontatu berri dugun pasarte honetako protagonista Marshal Rosenberg dugu, psikologia klinikoan doktore, hezitzaile, nazioarteko gatazketan bitarteko ezaguna eta CNVC Center for Nonviolent Communication-aren sortzailea.

Munduan zehar ematen zituen hitzaldi, mintegi eta lanetako batek palestinar errefuxiatu kanpaleku bat bisitatzera eraman zuten. Egun batzuk lehenago kanpaleku hori Israeldar ejertzitoak erasoa izan zen eta edozein lekutan ikus zitezkeen made in USA jartzen zuten gas negar-eragile ontziak. Hitzaldia ematen hasi zenean, bera ere Ameriketakoa zela ohartu zirenean, gizon bat altxatu eta hiltzaile! oihukatu zion eta honekin batera beste hainbeste palestinar altxatu eta berdina egiten hasi ziren. Nola lortu ote zuen Rosenbergek egoera honetatik atera eta hiltzaile deitu zion horrekin Ramadaneko afaria banatzea?

Rosenbergen hitzetan: «Ez nuen nitaz pentsatzen zuena entzun, berak sentitzen zuenarekin konektatu nuen soilik, bere beharrekin».

Komunikazio bortitz eta autoritario batek min asko egin lezake eta gizakia gauza izugarriak egitera eraman. Ondo aukeratutako hitz batzuk, bestearekiko enpatia erakusten dutenak, berriz, edozein gatazka konpondu lezakete.

Gehienak gure harremanen kalitatea hobetzeko gaitasunak edukitzeko desiratzen gaude, horiek modu hobeagoan eta eraginkorragoan komunikatzen lagundu gaitzaten. Tamalez, asko lehiatzera, epaitzera, eskatzera eta diagnostikatzera eramaten duten eredu hezitzaile eta patroi batzuk erabiliz heziak izan gara, oso gaztetatik aurreiritziak erabiltzera eta giza harremanetan ondo edo gaizki dagoena adieraztera. Askotan, hitz-egiteko eta pentsatzeko dugun ohiko moduak komunikazioa geldiarazten du, eta gaizkiulertuak edo frustrazioak sortzen ditu.

Hau dena guk geuk alda dezakegu, ikasketa eta entrenamendu prozesu baten bidez, Rosenbergenen Komunikazio Ez Bortitza erabiltzen ikasiz. Komunikazio Ez Bortitzaren eredua: Behaketa / Sentimenduak / Beharrak / Eskaera.

Hilaren 9an, astelehenean, Komunikazio Ez Bortitza lantzeko Nerea Mendizabalek sortu duen ©ZUTANI jolas berriaren aurkezpena egingo da, dohainik, Beasaingo Ttiklik! Elkargunean. Gaiari buruzko ikastaro trinko bat ere prestatu dute, parte hartu nahi duen edonorentzat.

Itxaro Mendizabal Amundarain (Ttiklik Elkargunea)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>