«Txile zoragarria da: Patagonia, Atakamako basamortua...»
Valentina Yañez (Txile, 2001) 9 urte zituenean etorri zen Aramara bizitzera. «Nire ama Txilen lan egiten ari zen CAFeko langile batekin elkartu zen, eta hona etorri ginen bizitzera. Aldaketa handia izan zen, baina ondo moldatu nintzen. Izan ere, aitaordea eta bere familia hemengoak dira», aipatu du. Erizaintza Laguntzaile eta Moda eta Patroiak ikasi zuen. Yañezek Lazkaoko erresidentzian lan egiten du.
Zer zaletasun dituzu?
Zaletasun pila bat ditut. Nire zaletasun nagusia nire markako osagarriak egitea da. Lasaitu eta entretenitu egiten nau. Nire marka Cinnamon da, kanela ingelesez, eta Herbehereetan bizi nintzenean sortu nuen.
Pelikula edo telesail bat.
Outlander telesaila asko gustatu zait. Telesaila ikusi ondoren, liburua irakurri dut. Pelikulari dagokionez, azkenaldian ikusi ditudanen artean La Odisea gustatu zait.
Liburu bat.
Isabel Allenderen La casa de los espiritus.
Musika talde edo abeslari bat.
Azkenaldian Lenny Kravitz ari naiz entzuten.
Abesti bat.
Lenny Kravitzen Thinking of you.
Oporretarako leku bat.
Txile. Toki askotan izan naiz: Patagonian, Atakamako basamortuan… Zoragarria da. Oso gomendagarria.
Kolore bat.
Palo arrosa.
Zer gosaltzen duzu?
Kafe amerikarra azukrerik gabe.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Nire txakurra ekarri nuen eguna.
Amets bat.
Toki askotan bizitzea.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Jaso dudan azkena txakurra izan da.
Bizitzako plazer txiki bat.
Gustatzen zaizun hori, betetzen zaituena, egitea. Irakurtzea, adibidez.
Goierriko txoko bat.
Larraitz.
Araman biziko ez bazina…
Donostian. ■

